CARLOS VELASCO : Emozioaren hariei lotutako gitarra jotzailea
Gitarra: Carlos Velasco
Kontrabaxua: Iván San Miguel
Bateria: Borja Barrueta
Gonbidatuak: Joshua Edelman, Santi Ibarretxe, Gorka Iraundegui
Gure jazzaren hiri handian badira kaleko janzten diren hiritarrak nahiz eta artistaren trajea inoiz ere eranzten ez duten. Katedrarik gabeko musikariak dira, euren sormena inolako nabarmenkeriarik gabe erakusten dutenak nahiz eta, paradoxikoki, haien presentziarik gabe jazzak ezingo lukeen gauero arnas hartu. Carlos Velasco gitarra jotzaile bizkaitarra sortzaileen arraza honetakoa da, musikaren benetako langileak, euren inspirazio-iturrien langileak, hartzen dituen arrazakoa. Gero, bilbotar jator honen kasuan, agian sehaskatik iritsi zaio neke handiak eragin dizkion artearen aurreko talentua, Basaurin sortu izanak bere arrastoak uzten baititu zalantzarik gabe. Horixe baietz! Euskal agertokitik mila eta bat gau jaso ostean, Velascok bere aurreneko lan hau ematen du argitara aitzindari gisa.
Tangoak zioen baino denbora gehiago behar izan du Velascok bere lehenengo diskoa argitara emateko. Hogei urte baino gehiago, bai, guztira hogeita bost urte behar izan ditu basauriarrak bere jazz moldeko gaiak grabatzeko. Baina hoberena ez da orain eman diguna, etortzeko dagoena baizik. Jazzaren hizkuntzan etorkizunak dena zehazten du, bistan da, baina iristen den bitartean, arraioa!, gozatu dezagun behar-beharrezkoa dugun gitarra jotzaile honek egun eskaintzen digun musika ederrarekin, musika ausartarekin, hunkigarriarekin.
Albisteak