Chicago Blues
The Cinelli Brothers osorik Erresuma Batutik Euskal
Herrira lehen aldiz. Taldearen sortzaileak Alessandro
Cinelli bateriajolea eta Marco
Cinelli gitarjolea, Europako soularen ahots onenetako bat izatea nahikoa ez
eta Music Republic Magazinek EBko gitarjole onena izendatua 2018an. Eskutik
ibiliko gaituzte biok Babe Please Set Your Alarm albumeko abestietan
barrena. Horrekin lortu zuten bigarren postuan kokatzea IBBAren zerrendan
(Independent Blues Broadcaster Association), bluesaren beren berengiko
hedabideetan ere agertuz.
The Cinelli Brothers 60ko eta 70eko
urtealdietako Chicago Blues eta Texan Bluesekiko miresmenetik
jaiotako proiektua da, bi anaiek talde sugargarri bat osatzea erabaki zutenean,
Chess, Stax eta Mowtown estiloko errepertorioa metaturik. Jokalekuan batzen
dira baxuaz eta harmonikaz zein gitarraz Enzo
Strano eta Tom Julian-Jones.
Babe Please Set Your Alarm hau dute
lehen albuma, Londresko Soup Studion grabatua. Biniloan eta digitalean kaleratu
ziren zuzeneko kontzertuak gehi grabazio analogikoa 2018ko maiatzean. Ekainean,
Irrati Bluesedatzaile Independenteen Elkarteak bigarren postuan kokatu zuen
albuma. Maiz entzuten da Blues in Britain, Blues Matters, Classic Rock eta
beste hainbatetan. Jatorrizko bederatzi konposiziok eta eztiki landutako hiru
bertsiok osatzen dute lana: Don Covayren Chain
of Fools, Back Door Man (Willie
Dixonekiko atxikimendua) eta, azkenik, Prince’s
Kiss. Urteko gitarjolerik onena izendatu zuen Marco Cinelli Music Republic
aldizkariak. Albumeko abestiak sei astez jarraian aurkeztu ditu David Kid
Jensen esatari ospetsuak United DJs irratsaioan, eta hainbatetan aipatu du
bikotea gogokoen daukan blues talde gisa.
Blues, soul, RnB eta musikaren historian
giltzarri diren soinuekiko miresmena partekatzen duten musikari sutsuen
belaunaldiarentzat, eredugarria da Cinelli
Brothers.