CONXITA : Kataluniarrak Euskal Herrian

2 otsaila, 2006


CONXITA : Taldearen historia.

Conxita taldea 2005. urtean osatu zen urte erdi lehenago Helena Casasek bere ordenadorean sortu eta aurre-grabatutako konposizioen inguruan oinarriturik. Helena abeslaria izango zen, Roger Pineda gitarra jotzailea, Oriol Casas bateria jotzailea eta Pep Pastor baxu jotzailea. Urte bereko ekainean aurkeztu ziren aurreneko aldiz jendaurrean, Sabadellen, bertakoak baitira talde hau osatzen dutenak. Orain arte hamarren bat kontzertu eskaini dituzte, eta beste dozena bat kontzertu eskainiko dute luze gabe. Ez dira hasiberriak, gaiak osatu, letrak aukeratu eta beste letra batzuk konposatzen dituen Helenak hamar urtetik gora baitaramatza oholtza gainean. Conxita taldeko bateria jotzaile Oriol Casasekin batera Pomada taldean jardun zuen zortzi urtez. Roger eta Pep ere, beste talde batzuetan jardunak dira.

Abesti soil baina zuzenak egiten saiatzen dira, egunerokotasuna hizpide ikuspegi poetiko batetik. Bizitza, bakardadea, maitasuna, baina baita erosketa, harrikoa, ordaindu beharreko akura eta beste, horiexek dira Conxita taldeak abesten dituen gaiak.

Zergatik Conxita? Gure lagun batek halaxe izena zuen, baina ez zuen bere izena gustuko, emakume zahar bati zegokiola uste baitzuen. Izen berri bat eman zion bere buruari, eta zaharra eman zigun opari. Hauxe da dagoneko gure artean ez dauden aiton-amonak jasotzeko gure era…


Albisteak

Artikulu gehiago

Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com