CONXITA: Pop tristea bizitzako une onetarako
6 urria, 2008
Hortaz, disko honetako Conxita ezberdina da aurrekoaren aldean, helduagoa nonbait. Trip hop-arekin jostatzen du (Cor de panxa), giro hits eta dekadenteetan murgiltzen da (Santa Rita, Santa Rita, Tot i res, Quan t’adormis), eta pop elektronikoari heltzen dio (Dolor), baina aldi berean, melodien erakargarritasunari eusten dio, batzuetan maitagarriak direlako (L’homme que diu les paroles, Quan t’adormis) eta bestetzuetan limurtzaileak (Angel, Tristor total). Horrez gain, lehen maketako abesti bat berreskuratu du, Mal de cap, baina oraingoan Ismael Dueñas piano jotzalea da jatorrizko bertsioan bateriak ezarritako erritmoa gidatzen duena