Dado beltzak jaurtitzen

13 iraila, 2022

Juanma
Monteroren ideietan oinarritutako proiektu baten funtsak ezartzen dituen Rollin’ Black Dice diskoa Luis Fuentek
eta José Funkok Xixongo Lujosa estudioetan grabatu, bateratu eta ekoiztu dute,
eta Avileseko Acme  estudioetan
masterizatu Miguel Herrerok, gainerako taldekideen ezinbesteko laguntzarekin.
Musikaren eta testuen arteko oreka perfektua gordez, konplexurik gabeko eta
amerikar musikaren ikonografia zabalak eman dezakeen identitate propio baten
bilaketan sakontzen duten abesti bilduma bikaina lortuz.

Rollin’
the Dice instrumental sutsuak blues kutsu nabarmena du,  baina Moonshaker-ek, aurrerapen gisa
aukeratutako lehen singleak, R&B elektrikoenean murgilduko gaitu. Taldeak Little Feat edo Faces ekartzen dizkigu akordura Singing Hallelujah-ak, eta
hirurogeita hamarreko urtealdiko folk-rockaren
esparruetan dabil Timeless Time, Julian
Maeso
ren lankidetzarekin hammond organoaz eta Van Morrison inefablearen Astral Weeks bezalako ekoizpenen
ozentasunaz. Bluesa da gidari disko
osoan, baina Raven’s Call boogie-an ageri zaigu argien, hamabi konpasen
larrerik gordin eta primitiboenera eramaten gaituela. Christian Chiloe bateriajolearen laguntzarekin eta Luis Fuenteren
sinadurarekin, Muddy Road instrumentala basamortuko paisaietan laketzen zaigu, JJ Caleren espiritua gogoan eta Dylaniar The Waiting-en atari gisa,
berriro ere Julian Maesok hammond organoan emandako lankidetzarekin. Bildumaren
azken buruan Sweet Little Nothing daukagu, 
Marc Bolani egindako keinuz
josia eta Stonestarren eragina
aitortuz.

Inon
den arriskurik handiena, hautatutako bidetik abiatu eta hartatik aldendu gabe
jarraitzea omen da. Rollin’Black Dice makina
zehatz bat bezala doa bere bidean, abesti ederrez betea,
harrigarrizko soinuz eta nortasunez, jakinik, ondorioak ondorio, plazer
hutsagatik egingo dutela dadoek pirringalaka, konplexu barik, etiketa barik,
baina, batez ere, arriskurik gabe ez dagoela ohorerik jakinda.

Albisteak

Artikulu gehiago

Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com