DEBAJAZZ : Talde berrien lehiaketa

28 maiatza, 2005


Errabal Kultur Elkarteak, 2004ko udazkenean, errealitate bihurtu zuen Debajazz egitasmoa: jazzaldi xume bat “etxean” izatea eta Deba Ibarreko herrietara kalitatezko jazz emanaldiak ekartzea. Hori izan zen xede nagusia, Euskal Herriko zein beste leku batzuetako jazz proiektu interesgarri batzuen kontzertu sail bati leku egitea, beti ere arreta berezia eskainiz gertuko musikariei. Izan ere, lehenengo edizioan Iñaki Salvador eta Victor de Diego bezalako musikari ezagunek jardun zuten.

Jaialdiaren izaera ibiltariak (egunetik egunera herri ezberdin batek egiten dio leku kontzertuari) azpimarratu egiten du musika molde hau egitarauak prestatzen dituztenek albora utzi ohi dituzten lekuetara hurbiltzeko interesa. Aurtengo egitaraua -lehiaketarekin hasita- azaroaren 4a arte luzatuko da Mutriku, Deba, Elgoibar, Eibar, Soraluze eta Elgeta herrietan eta bertatik Carme Canela, Mikel Andueza, Miren Aranburu, Santi Ibarretxe edo Bill Evans moduko musikariak arituko dira


Albisteak

Artikulu gehiago

Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com