DEBAJAZZ : Talde berrien LEHIAKETA – KONTZERTUAK

2 abuztua, 2005


Debajazz jaialdiak bigarren urtea beteko du urrian, baina berritasun batekin hasiko da, Talde Berrien I. Lehiaketarekin. Bertara apuntatzeko epea bukatua, 16 taldek eman dute izena. Maila onekoak eta formazio bariatuak dira parte hartu dutenak, Euskal Herritik eta kanpotik, jazz eskoletakoak eta klubetan aritzen direnak.

Errabal Kultur Elkarteak, 2004ko udazkenean, errealitate bihurtu zuen Debajazz egitasmoa: jazzaldi xume bat etxean izatea eta Deba Ibarreko herrietara kalitatezko jazz emanaldiak ekartzea. Hori izan zen xede nagusia, Euskal Herriko zein beste leku batzuetako jazz proiektu interesgarri batzuen kontzertu sail bati leku egitea, beti ere arreta berezia eskainiz gertuko musikariei. Izan ere, lehenengo edizioan Iñaki Salvador eta Victor de Diego bezalako musikari ezagunek jardun zuten.
Jaialdiaren izaera ibiltariak (egunetik egunera herri ezberdin batek egiten dio leku kontzertuari) azpimarratu egiten du musika molde hau egitarauak prestatzen dituztenek albora utzi ohi dituzten lekuetara hurbiltzeko interesa. Aurtengo egitaraua -lehiaketarekin hasita- azaroaren 4a arte luzatuko da Mutriku, Deba, Elgoibar, Eibar, Soraluze eta Elgeta herrietan eta bertatik Carme Canela, Mikel Andueza, Miren Aranburu, Santi Ibarretxe edo Bill Evans moduko musikariak arituko dira


Albisteak

Artikulu gehiago

Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com