 
																				
						BIDE ERTZEANen berria: euskal poparen gailurra
							13 iraila, 2010
						
							
							
		
				
			
			
		
								
						Taldeak geldialdi bat egin zuen 2008an, Leidor Sessions zuzeneko diskoa prestatzeko. Hamar urtean izandako bilakaera itzela harrotasunez erakusteko aitzakia izan zen, baina baliteke inork pentsatzea taldeari sormena agortzen ari zitzaiola… Oker handia. Ez da urtebete pasa Leidor Sessions plazaratu zutenetik eta Don Inorrez heldu zaigu, Bide Ertzeanek une gozoan jarraitzen duela baieztatzen duen diskoa.
Bide Ertzeanen beste diskoen aldean ezberdina dirudi Don Inorrez-ek, beharbada inoiz baino gehiago kantu bakoitzari izaera propioa ematen asmatu dutelako. Errepikapenean erori gabe, instrumentazioa, giroak, estiloa aldatu egiten dira kantu batetik bestera
Albisteak
 
							
				 
							
				 
							
				 
							
				 
							
				 
							
				 
							
				