EHUNGARRENEAN HAMAIKA : Lauaxeta 2005
18 abuztua, 2005
Egitasmoaren zuzendaria Rafa Rueda musikaria izan da; ekoizpena eta konponketa musikalak bere ardurapean joan dira. Uztaila eta abuztua bitartean grabatzen ari dira Azkarateko Katarain estudioan Jonan Ordorika teknikariarekin. Nahasketak irailean egingo dira Angel Katarainen eskutik eta urrirako kalean izango da disko luzea Ehungarrenean hamaika izenburupean.
Mel Mardaraz diseinatzaileak zainduko ditu alderdi plastikoak eta zuzeneko batzuk egingo dira Edorta Jimenez idazlearen partaidetzarekin. Emanaldietan aipatutako kantariek hartuko dute parte
Gainerako, kordinazio orokorraz eta egitasmoaren kudeaketaz gaztelupeko hotsak arduratuko da. Bere eskutik joango baitira diskoaren argitalpena eta zuzeneko aurkezpenak