ELLIOT MURPHY eta MORRISEY gurean
Bilduma baten izena dugu Bosgarren Haria : liburu irakurerrazak, atseginak, argazkiz apainduak, kantuen itzulpenekin, sakelako liburuak, dibulgatiboak, bai, baina egilearen iritzitik.
Gure ondare sonoroa diren kantari eta taldeei buruzko liburuak.
Eta ekimen honen inguruan zaletuak, adituak bildu dira. Idazleak eta kazetariak, esperientziadunak eta hasiberriak.
Honako hauek aurreko bi urtetan kaleratutakoak:
Jon Eskisabelek ITOIZ, hari xingle bat idatzi du.
Gotzon Hermosillak RAMONES, familia maitagarria idatzi du
Paddy Rekaldek THE CLASH *punk, rock´n´roll & reggae matxinada* idatzi du.
Asier Leozek PUBLIC ENEMY beltzegi, indartsuegi idatzi du.
Joxi Ubedak BAP bai, ederki idatzi du
Xabi Bordak JOTAKIE Urolan pop idatzi du
Jon Gurrutxagak RORY GALLAGHER kemena eta leialtasuna idatzi du