ERRABAL Jaialdi ibiltariaren kontzertuak

16 iraila, 2010

Zazpigarren urtea  da jaialdi hau errepikatzen dela Deba barreneko herrietan. Beti asmo berarekin: jazz, blues eta antzerako musiken inguruko jaialdi apal bat “etxean” izatea. Hemengo zein kanpoko musikariei arreta berezia eskainiz, kalitatezko emanaldiak antolatuz. Jaialdiaren izaera “ibiltariak” (kontzertuak herri ezberdinetan izanen dira) azpimarratu egiten du egitarau egileek oro har albora uzten dituzten herrietara musika mota hau hurbilarazteko dugun interesa. Errabal jaialditik salbuespenik gabe nahi dugu jazza, bluesa eta musika beltza ezagutarazi, eta ez dugu gure ekimen hau soilik egun batera mugatu nahi, urtetik urtera sendotu nahi dugu. Aurtengoa dena bi asteburutan pilatu beharrean solte antolatu dira kontzertuak. Arrakastatsu izan dira pasatako kontzertuak THE NEW JAZZ ENSEMBLE eta LOS REYES DEL KO eskaini zutenak eta hona hemen falta diren emanaldiak:

SORALUZE  Urriak 23, larunbata. Zinema. 22:00  DEDIEGO BROTHERS (JazzBop. Bilbo/Barna)

Juan de Diego: tronpeta eta flugelhorn  Víctor de Diego: saxo tenorra Elisabet Raspall: pianoa     Pere Loewe: kontrabaxua      Caspar St Charles: bateria

ODOLA disko berria aurkezten

 

EIBAR   Azaroak 6, larunbata.  Coliseo Antzokia. 20:00  RED HOUSE (R & Blues. Madril /California)

Jeff Espinoza, Francisco Simon & Band     CHIHUAHUA disko berria aurkezten

ELGETA Azaroak 20, larunbata.  Espaloia kafe antzokia. 22:30

KASE.O JAZZ MAGNETISM (Zaragoza)

Hip-Hop eta jazzaren tradizioan oinarritutako ikuskizun musikala

Kantuan:  Kase.O (Violadores del Verso)

Musikariak: Daniel Comas (gitarra), Hugo Astudillo (saxoak), Juan Pablo Balcazar (kontrabaxua, baxu elektrikoa), Dani Dominguez (bateria)

Albisteak

Artikulu gehiago

Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com