errealitate hurbilaren erretratua

4 urria, 2014

 

Markos Untzetaren aurreko diskoa, Mississippi, blues eta country musikaren lurraldean zehar eginiko bidaia gisa uler bazitekeen, Seinaleak definitzeko hitz egokiena erretratua litzateke. Gure errealitate hurbilaren erretratua da diskoa, edo zehatzagoak izanda, errealitatearen zati batena, aldamenean izanagatik maiz ikusezina egiten zaigun edo gure bizitzetako erosotasuna ez urratzeagatik erreparatu nahi ez diogun errealitate horrena hain zuzen ere. “Bada hiri bat ezkutuan bizi dena / hain hurbil eta aldi berean hain urrun”, abesten du Untzetak diskoari hasiera ematen dion kantuan (Bada hiri bat).

Musikalki, Bruce Springsteenen Nebraska gogora dakarren atmosfera ilun eta itogarri batean bildu ditu kantuak Untzetak —ohi duen soinu teknikariak, Saul Santolariak, lagundu dio horretan—, hitzak estalkiaren gainetik nabarmendu eta eraginkorragoak eta sinesgarriagoak izan zitezen. Ihes egin dio beraz, kantuen bidez emozio azkarrak eragiteari, eta entzunaldien poderioz hiri ezkutu horretako biztanleekin bat egiteko interesa duen entzulearengan aztarna uztearen aldeko apustua egin du.

 

Albisteak

Artikulu gehiago

Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com