ESNE BELTZA Japoniako Fuji Rock jaialdian

24 uztaila, 2009

Soinu, erritmo eta hizkuntzen arteko nahasketa kitzikagarria aurkezten digu Esne Beltzak estraineko lan honetan. Inork esango baligu hau ere Jamaikan egindako diskoa dela, ez genioke aurka egingo, baina ez, made in Euskal Herria da. Bai, zuriek egindako musika beltza da (soul, ska, reggae), baina bien uztartzetik grisa izan ezik beste hamaika kolore duen musika sorteen da.  Etzakit taldean hasi zenetik Fermin Muguruzaren ondoan igarotako urteak bitartean pilatutako eraginak, ezagututako esperienziak eta lagunak eta barneratutako irakaspenak bildu ditu Solanok familia txiki baten gisakoa den proiektu honetan, lerro zuzena marraztuz iraganaren eta etorkizunaren artean. Erreferentziak argiak dira, Mano Negra, Toots & The Maytals, Joxe Ripiau, Fabulosos Cadillacs, Bob Marley, Negu Gorriak, Asian Dub Foundation edota Etzakit eskutik hartuta agertzen dira armonia ederrean, hanka bihurritu gabe jauzi eginez reggae sustraidunetik patchanka-ra, drum & bass bortitzetik  soul elektroniko garaikidera, raï musikatik fandangora, pop latinotik raggamuffinera  edota funk-jazzetik  ska dantzarazlera.

Handik bueltatzerakoan badute gure artean zuzeneko data ugari eta urte bukaerarako egitasmo berririk ere.

 

Albisteak

Artikulu gehiago

Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com