ESNE ZOPAK : Esnesaltzailearena
Esnea eta ogia. Ez da gauza handirik behar esne zopak egiteko. Mokadu bikaina da, ordea. Trikitiak eta panderoak ere, beren xumean, inguruan dituzten guztiak dantzan jartzeko gaitasun izugarria daukate. “Esne zopak”, horixe Esne Beltzaren proiektu berria. Estilo zaharrean jotako pieza berriak bildu dituzte Xabier Solano eta enparauek, eta trikitilari zaharren istorioekin jantzi dituzte pieza horiek.
Soinu aldetik trikiti tradizionalera hurbiltzeko ahalegina egin dute, 1900. urte inguruko soinuak erabili dituzte hortarako. Trikiti tradizionalera gerturatzeko modurik onena trikitilari zaharrengana gerturatzea zela pentsatu zuten Esne Beltzakoek. Honela, hauengana joan eta beraien istorioak entzuten hasi ziren, eta hortxe “Esne zopak” proiektuan biltzen diren letren berezitasuna. Trikitilari zaharren pasadizoak biltzen dituzte letrek, haiei gertatutako istorioetan oinarritzen dira.
Besteren artean, Joakin Epelarre, Ramon Landakanda, Imanol Iturbide, Tomas Epelde, Iñaki Laja, Xapre, Inaxio Etxeberritxo, Felisa, Bitoriano Loiola “Ospas” eta Praxku dira diskako protagonista diren trikitilari zaharrak. Hauen istorioak Iker Zubeldia, Jon Maia eta Jon Garmendia bertsolariek moldatu dituzte letra moduan eta ondoren Xabier Solanok musikatu ditu.
Baina entzutekoa ez ezik, ikustekoa ere bada “Esne zopak” proiektua. DVD-an trikitilari horiek agertzen dira, beren istorioak kontatzen, eta jarraian pasadizo horretan oinarritutako abestia entzun ahal izango da. Gainera hauetako batzuek pieza bana jotzen dute DVD-an.
Horretaz gain Esnesaltzailea filma laburra ere bada. Astigarragako Larralde sagardotegikoan kontzertua eskeini zuten egunean Tropofilms ekoiztetxeak amaIera eman zion filma grabatzeari. Mikel Laskurain eta Ane Elordi aktoreekin Emanaldi horretako irudiak ere jaso dira DVD-an. Eta bukatzeko aurten taldeak Japoniara egindako bisitaren irudiak
Albisteak