ESNE ZOPAK grabatuko dira larunbatean
diskoa grabatzeko asmoa
Proiektu berriari Esne Zopak esango diote. Alde batetik, Esne Beltza taldeko kide guztiak ez dutelako parte hartuko, eta bestetik, trikitixa eta trikitilari zaharrei buruzko pasadizoak direlako proiektu berrriaren osagai nagusiak, eta tradizioari keinu eginez, esne zopak izena eman diote.
Diskoarekin batera DVDa bat osatuko dute, eta larunbateko kontzertua horretarako grabatuko dute. Aurretik Leitza, Ereñotzu eta Astigarragan ere ibiliak dira irudiak grabatzen, Ane Elordi eta Mikel Laskurain aktoreekin. Abestien letrak Jon Maia, Iker Zubeldia eta Txuriarenak dira eta triki doinu herrikoiei erritmo elektronikoak gehiatuko dizkie DJ Zigor-ek.
Afaria eta kontzerturako txartela eskuratu nahi izanda, 676 155 414 zenbakira deituta
Albisteak