Ezohiko diskoa
Horrela, tabernako pasodoble antzeko batek irekitzen du diskoa (Begira ezazu), ondoren AEBen eta Mexikoren arteko mugaldeko doinuetara jotzen du bikoteak (Beste abesti bat), segidan country-folk kulunkaria entzuten da (Isiltasunera), eta aurrerago rock gordin eta lehorra, Anari gogora ekartzen duena (Poesia), malenkonia gozoaz bustitako pop doinuak (Pianoaren notak), Nick Cave pianoan esertzen denean sortzen dituen kantuen gisako abestiak (Paseoan), aire kabareteroak eta Pascal Comeladeren aire jolastia (Lehenengo hitz batzuk), Tom Waitsen abestietako perkusioak (Nire aberria), pop-rock gitarrero eta itsaskorra (Kartzela) eta giro ilun eta artegagarriak (Maite dut gaua).
Mara-mara ezohiko diskoa euskal ekoizpenaren barruan, musika ulertzeko bi modu pertsonalen batuketatik sortutako emaitza. Espero dezagun elkarlan emankor baten lehen fruitua baino ez izatea.
Albisteak