Family Folks

13 otsaila, 2017

Rubén Xuarezek (Foggy Mental Breakdown, Los High Sierras) eta Bosco Billek
(The Last But One) osatzen dute
taldea, musika tresna asko jotzen dituzten bi musikari ezagunak dira Vigo
inguruan. 2015etik aurrera, Jorge López eta Martín López (The Allnight Workers, Dead)
sekzio erritmikoan lagun zituztela, proiektu bati heldu zioten; abestiak dira
protagonista handiak, eta abesti horietatik guztietatik erdiak aipatutako lehen
bi egilearenak dira. Urteetako eskarmentuaren eta bildutako jakituriaren lagin
txikiak dira, eta horietan ezin konta ahala estilo mota korapilatzen dira
Folkya dutela izendatzaile komuna, lan honetan maisuki islatu den bezala.

“All the lost causes” bidaia akustikoa da. Atlantikoaren bi aldeen arteko
folkaren tradizioa ospatzen du O. Henry iparramerikar ipuin idazlearen
kontakizunetik edaten duen “Jack Frost Blues” otoitzean; bertan nabarmendu
egiten dira duoaren ahotsak eta mandolinaren eta gitarra akustikoen lan handia.
Azken horiek abiadura handia hartzen dute “Lady bird” gaian, eta
eskutik eramaten gaituzte countryrik bizi-bizienetik ongi uztartutako ahots
goxoetara eta maitasun istorioetara, konposizio lan irudimentsuari esker.

“Song for wife & son” gaian hirurogeigarren urteetako eredu
psikodelikoa hauteman dezakegu, ahotsak Gram Parsons-en eta enparauen mailako
giro haluzinagarrian, zuzenean “Yuigon” balada bizi bezain dramatikora
iristeko; balada hori samuraien errituzko olerki batean du abiapuntua, baina
taldea nabarmen aldentzen da erritmoaren ereduetatik garai ilunagoak eta
obsesiboagoak aurkitzeko. New Yorkeko Dave Van Ronk-en “Bamboo” klasikoa,
Peter, Paul eta Maryren eskutik oso ezagun bihurtu zena, taldeak moldatua da
poparen moldakortasuna agerian uzteko eta soilik talde handi bati esleitu
dakiokeen soinu maila eskaintzeko ariketa benetan harrigarri batean, “Sea of
Whisky” harri bitxia edo “Let it rain” gai indartsua bezain hipnotikoa
erakusgarri, gero urak baretu eta Jagger/Richards bikoteak sinatutako balada
onenen artean egon litekeen “The day you left the throne” gaia eskaintzeko.

“Sisyphus” pop argitsu eta existentzialistak eta diskoari izena ematen dion
“All the lost causes” gai ederrak ematen diote amaiera disko honi. Sormen lan
handiko lana dela esan behar dugu, eta taldeak ongi asko jakin du agertokietan
ezagunak diren musikari egokiez inguratzen: Mauro Comesaña, Xavier Vietez eta
Jann Zerega, The Soul Jacket taldeko
kideak; Andrés Cunha, Oscar Avendaño y
Reposado
taldekoa; Javier Reboreda, Yago V. Pateiro eta Marcos Frost, The Last But One taldeko kideak, Santi
Mouriño (Bar, La Marabunta) eta Oscar Santomé (Mega Purple Sex Toy Kit), Antonio Tato, Shei Sunshine eta Bethania
Garrido. Era berean, disko honetan aipagarria da Óscar Liboreiroren (ezaguna
oso The Soul Jacket eta Vindaloo Rockets taldeekin egindako
lanei esker) ekoizpen lana.

 Musikaren
jakintzaren arabera sinatuta dago ” All the lost causes” diskoa, oraindik
musikaren liluran eta galdutako idealetan, betiere onenak diren horietan eta,
agian, egun geratzen diren bakar horietan, sinesten duten bi musikarik
hasiera-hasieratik eraikia.

 

Albisteak

Artikulu gehiago

Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com