Fanfare du BELGISTAN

12 martxoa, 2010

Urte batzuk joan dira talde hau Bruselan Fanfare du Belgistan izenarekin osatu zenetik. Zazpi lagun biltzen dira taldera, horietatik bost saxofoia, tronpeta eta sousafoia jotzen eta beste bi derbouka, karkaba eta guembri (Marokoko Gnawa herriko laud baxua, hiru hari dituena) perkusio tresnak jotzen. Jazz ijitoa. Musika akustiko beroa¡¡

Belgistango fanfarreak urteak eman ditu bere dohainak kalean, jaialdietan eta festetan erakusten. Talde honek, hasieran, orain dela zortzi bat urte, balkandar kutsuko errepertorioak uztartzen zituen turkiar, bulgariar, errumaniar eta ijito moldeko pasarte tradizionalekin. Azken urteetan, berriz, biderkatu egin ditu topagune aberasgarriak: hiru urte luzeetan Barbackeko Ogroak taldeari lagundu dio hark egindako biran (Barbackeko Ogroak taldeari sarri lagundu izan dio eszenatokietan, baina zenbaitetan fanfarreak hartzen zuen protagonismo osoa, taulan talde bakarra izanik). Belgistan taldeko musikariek Néry abeslariarekin bat egin zuten 2006an Matthieu Chédidek abeslariari eginiko albuma osatzeko, eta lan honi zer izenburu eman eta… Belgistan izena jartzea erabaki zuten. Belgistango fanfarreak berezko dituen lanez gainera, pop taldeetan (Applause), elektro-ikus-entzunezko esperimentaletan (Stairplex) eta berriki Parisen entzundako Black Light Orchestra harrigarrian ere ikusi izan ditugu musikari ausart hauek.

Instrumentazioari erreparatuz gero, talde hau, gaur-gaurkoz, gnawa orkestra batekin nahasirik  Ekialdeko Europako fanfarre baten antz handiagoa duen arren, findu egin da taldearen estiloa, inspirazio iturriak ugaritu egin dira, eta errepertorioa “belgistandar” peto-petoa da.

 

Albisteak

Artikulu gehiago

Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com