[GALERIA] The Bo Derek’s, Eibarren

16 urtarrila, 2026

Aipagarria Coliseon izan zen 2025ko Portalea musika klubaren azken kontzertua The Bo Derek´s Vigoko taldearekin.

Hasieratik indartsu erakutsi zuten rockanrrola egiteko hiru lagun nahiko direla. Base erritmiko sendoa eta dinamikoaren gainean Oscar Avendaño abeslari eta gitarristak konposatutako kantuak, gaztelaniaz, zuzenak, lotsagabeak eta aldarrikatzaileak. Siniestro Total eta Jorge Ilegal honezkero ez daude baina mariskoen lurraldetik etorritakoek rockaren kexa bizirik mantentzen dela erakutsi zuten, ondo baino hobeto asmatu zuten ironia eta umorea erabiliz.

Entzulegoa -parte hartzera gonbidatuz- laster berotu zuten eta koroak eta txaloak ugariak izan ziren.

Bukatu eta gero disko eta kamiseta ugari saldu zuten lagunekin txatxaran aritzen ziren bitartean

Ikusi hemen emanaldiako argazki-bilduma

Ikusi hemen emanaldiako bideo-laburpena

Albisteak

Artikulu gehiago

Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com