[GALERIA] Txuma Murugarren, Donostian
Bi hamarkada eta erdi egin ditu Txumaren bakarkako ibilbideak eta Bilbotik pasa ondoren Donostiako Lugaritzen aurkeztu zuen Hemen beharko luke bere azken diskoa. Proposamen berezia eta letra eta doinu betiko hildotik mantendu ditu errerenteriarrak. Tresna organiko gutxiago baina testuetan beti bezelako indartsu.
Tranpaldoan argiteria gutxituta proiekzioak izan zituzten kantu guztiek lagun. Irudi landuak eta erakargarriak jotzaileen atzean. Hiru lagun : Txuma bera gitarra eskuan kantuan, indartsu eta iradokitzaile, eskuman Ekaitz Hernandez sintetizadoreak, programazioak, loopak eta bestelako zaratak antolatzen. Beste aldean Miguel Ramirez gitarrak eta baxua maneiatzen. Aspaldiko lagunak, elkarrekin ibilbidea egindakoak bata kantari eta besteak koroetan.
Rock elektronikoarekin jolasean bere sen poetikoa baztertu barik, berezko kantaera edertu mantenduz, erosotasuna baztertuz. Ez dela poeta dio baina kontatzeko eta kantatzeko ugari daukala erakutsi zigun kontzertu intentsoa eta beroa eskainiz.
Kantu berrien artean tartekatuz bere ibilbideko klasikoak izan ziren entzungai : BIANKA (Marjinalia), DIRUA FALTA (Zerbait ari da gertatzen hor), . GANBARAN GORDETAKOAK (Hegazkinen arima), AUTOAK GOIZALDEAN (Marjinalia), BEHIN BEHINEKO BIZITZA (Nire anaiaren kotxeko argiak), ZERBAIT ARI DA GERTATZEN (Zerbait ari da gertatzen hor), GOXO ETA HITS (B aldeko kantak). ABIADA ANTSIA ETA HIRUROK (Gauak, neskak eta maletak), POZ BIRIBILA (Zerbait ari da gertatzen hor) eta bukatzeko -beti bezala- XUMEA (Hegazkinen arima).
Xumea zara Txuma baina garrantzitsua!!
Ikusi hemen emanaldiako argazki-bilduma
Ikusi hemen emanaldiako bideo-laburpena
Albisteak













