garai bateko giroa sorberrituz

23 uztaila, 2015

Bihotz-bihotzez
egindako diskoa da Norma Jeane Baker.
Dotorea da, goraipatzeko moduko konponketa-lanak ditu, eta xehetasun guztiak
ongi asko zainduta. Eta bete-betean asmatu du formatua eta laguntzaileak
aukeratzeko garaian: Mikel Andueza, klarinetea eta saxo altu, tenor eta sopranoa jotzen ditu, Roger Mas, piano-jole betiere lirikoa eta Iago Fernández, bateria jotzaile gazte eta bikainaren ekarriak izan ditu. Gaur egunean
Estatuko jazzaren eszenan puntako musikariak. Zinea eta musika uztartzen dituen
emanaldia.

Era berean beste garai bati –iragan mendeko
berrogeigarren eta berrogeita hamargarren urteei– eta sekula galduko ez den
tradizio bati egindako omenaldia da, besteak beste Bird, Hank Jones, Ben
Webster eta Chet Baker artisten lekukotasunei esker.

Albisteak

Artikulu gehiago

Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com