GASTEIZ BIG BAND : lehen grabazioa biniloan

1 apirila, 2009

Estreinako lana izanagatik, ez da esperientziaz urri dabilen banda. 1996an abiatu zen, eta hasieratik izan zituuen izaera eklektikoa eta asmo ausarta. Jazzaren klasikoetatik (Count Basie, Duke Ellington, Charles Mingus…) edateaz gain, zinemako musikaren errepertorioa bere egiten du eta jazzetik hurbil diren beste zenbait genero (funka, soula, musika afrokubatarra…) ere laztantzen ditu. Big Band handien klasikotasunaren eta asmo izan berritzaileagoen uztarketak talde berezi egiten dute Gasteiz Big Band.
Taldearen izpiritu berritzailea ageriko geratzen da. Big Bandetan ohikoak diren musika tresnez gain (saxoak, tronpetak, pianoa, bateria, ahotsak… ) hain ohikoak ez direnak ere baliatzen dituzte: gitarra, baxu elektrikoa, bibrafonoa, DJ-a, MC-a… Azken bi elementu horiek, disko jartzailea eta rap kantaria, hain zuzen ere, oso garrantzitsuak dire Gasteiz Big Banden musika kontzepzioan, rapari, scratchei eta musika elektronikoari bidea zabaltzen baitiete.

Albisteak

Artikulu gehiago

Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com