Gatos Bizcos: begi okerrak musikalki zuzenak direnean
Musika musika da, eta horixe bera egiten du Gatos Bizcos taldeak era askotako musika moldeak landuz: bluesa, rocka, swinga, soula…, dena inor axolagabe ez uzteko nahikoa indarrarekin.
Batzuetan bestela inoiz ere topatuko ez ziren lau lagun elkartzea dakarte patuak eta asturuak. Kasu honetan, Eddie C. Campbell blues maisua izandakoak emango zizkion azken ukituak dagoeneko abian zen proiektuari. 2010. urtean taldeak Eddieri lagundu zion Europako biran barrena, hilabete batzuk lehenago Quique Gómez eta Eddie Chicagon elkartu eta gero.
Eta hori hasiera baino ez zen izan, gero bandaren hotsa zehazten eta disko batera biltzen den oro islatzen amaituko zuten ikuskizunak etorriko baitziren.
Hasia da bira luzea, eta Gatos Bizcos taldearen emanaldiak ahaztea zaila dela esan behar dugu. Zuzenean ikusita beste garai batera zaramatzate, amerikar estilo peto-petoa nagusi den garaira. Zure hirira hurbiltzen badira, ez egin zalantzarik, zoazte zuzenean ikustera, ez zaizue damutuko.
“I can´t believe my eyes “ lehengo moldeen arabera grabatutako lana da. Madrilgo Funkameba estudioetan grabatua da, Santi Martin teknikariaren laguntzarekin. Hamaika abesti, horietatik batzuk Gatos Bizcos taldeak berak osatuak, eta tartean omenaldiren bat. Eta, nola ez, azken horien artean Eddie C. Campbelli eginikoa, “That´s when i know”.
(argazkia: David Gómez)
Albisteak