Gaueko Enziklopedia Koxkorra

30 abendua, 2014

Nor dira?

 

Helena
Casas
eta Marc Marcé kataluniarrek osaturiko musika taldea da
2princesesbarbudes; haurrentzako eta familientzako ikuskizunak eskaintzen ditu.

 

Zer egiten dute?

 

Pilarik gabeko jostailu-tresnekin
egiten dute musika. Pop estetika minimalista eta poesia letra burutsuak
dituzten abestiak interpretatzen dituzte. 

“Enciclopèdia baixeta de la nit”
katalanezko diskoaren euskararako egokitzapena da.

 

Zergatik euskaraz?

 

Halako jakin-mina izaki, Helena
Casasek
(katalan filologian lizentziatua) euskara ikasi zuen
Bartzelonako Hizkuntz Eskola Ofizialean Ainhoa Aranburu irakasle izan zuela.
Erronka eta jostaketa izan da bientzat disko hau grabatzea. Ainhoak egokitu
ditu letrak eta zuzendu du Helenaren ahoskera. Abentura honetan Ainhoa bihurtu
da hirugarren printzesa bizardun.

 

Laguntzaileak

Era berean, euskal betiko musikaz
interesatu zen Helena, eta halaxe ezagutu zituen disko honetan lagun izan
dituen Maialen Lujanbio eta Joseba Tapia.

Maialen Lujanbiok idatzi du disko
honetako azken abestia (“Ondo lo egin”), Joseba Tapiarekin batean abestua.

Gainera, hainbat ahotsekin grabatu du
Joseba Tapiak, eta bakarkako pasarte bat jotzera ausartu da
jostailu-trikitiarekin!

 

Liburu – Diskoa

 

2princesesbarbudes taldeak ondutako 13
abesti, gaueko kontuak hizpide dituzten 13 abesti, biltzen ditu Gaueko
Entziklopedia Koxkorra lanak. Letrak ere taldeak osatuak dira Xavi Grimau poeta
katalanak (“Gaua marrazki bat da”) eta Maialen Lujanbio bertsolariak (“Ondo lo
egin”) idatzitako biak izan ezik.

Helena Casasek ilustratutako albuma da
liburu-disko honen formatua. .

 

Albisteak

Artikulu gehiago

Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com