Bluesa zurekin Crusher

27 iraila, 2020

 

70. urteetan bizi izan zuen aurreko aldia, “disko”
eromenak Rhythm and Blues egiten zuten musikari asko lanik gabe utzi zituen
garaia. Crusher izan zen kaltetuetako bat, eta ehungintza batean lan egin zuen
1976. urtean Nick Katzman ezagutu zuen arte, une horretan berriro ere elkartu baitzituen
“Midnite Rockers” (Crusherren aspaldiko taldearen izena) taldeko kideak.   

 

Baina eduki badauka aurreko historia bat:

 

“Guitar Crusher”, izenaz Sidney Selby, Ipar Carolinako
etxalde batean jaio zen 1931n. Gazte zela bertako gospel taldean abesten hasi
zen. 50. urteen hasieran etxetik alde egin zuen, nekazaritzari emandako
bizimodutik ihes egin nahian. New Yorkera iritsi zen bizimodu hobe baten bila,
baina ez zitzaizkion gauzak berak espero bezala atera, liskarrak eta borrokak
nonahi eta zenbanahi (hortik Bone Crusher ezizena, hezur hauslea).

Armadan zerbitzatu ostean Brooklynera itzuli eta paper
fabrika batean lan egin zuen, eta berriro ere gospel talde batean abesten hasi
zen. Orduan bere taldea osatzeko erabakia hartu zuen, “The Midnite Rockers”.
Bertako klubetan jotzen zuten, eta behin batean, borroka bortitz batean,
gitarrarekin babestu behar izan zuen, eta beste ezizen bat ipini zioten,
“Guitar Crusher” (gitarra hauslea).

Lan ezbehar baten ondorioz diru kopuru garrantzitsu bat jaso
zuen eta gisa honetan 1962an? haren aurreneko grabazioa ordaindu ahal izan
zuen. “I have got to know” eta “Cuddle up” gaiak grabatu zituen, biak
Crusherrek lagun batekin osatutako T&S (Taylor & Selby) disko etxeak
argitara emanak.

1962an hainbat gai grabatu zituen King´s Records
etxearentzat, besteak beste, “I feel the pain”, ”I once loved you, baby”, “Itch
with me” eta “The Monkey”. Grabazio hauekin Crusher King zigiluko beste
artisten mailan jarri ahal izan zen, eta luze gabe  “Isley Brothers” eta Arthur Alexander
bezalako izarrekin partekatu zuen bira bat.

Gorabehera handiak ezagutu zituen artista honen karrerak 60.
urteetan. Bira bat egin zuen Drifters taldearekin batean, eta berriro ere
grabatzen hasi zen (gaietako bat, ”What about me”, bilduma honetara jasoa
dago). Era berean, Wilbert Harrison eta Buster Brown bezalako musikariekin egin
zuen lan. Hala eta guztiz ere paper fabrikan lan egiten jarraitzen zuen…

1968an, “The Jimmy Spruill Orchestra” izenarekin, Crusherrek
eta Spruillek, Ten years after (Alvin Leerekin) taldeak lagundurik, “Since my
baby hit the numbers” eta “Hambone blues” gaiak grabatu zituzten. 1969koa da 45
itzuliko azkeneko lana, eta Columbia Records disko etxeak kaleratua izan zen.

1992an, Crusherrek eta Nick Katzmanek, Wild Jimmy Spruill
lagun zaharrarekin batean, “Googa Mooga” izenburuko CD bikaina grabatu zuten.
Guitar Crusherrek, gainera, Europako leku askotako grabazio ugaritan izan da
laguntzaile.

Azken hamarkadetan Berlinen bizi izan zen, beti bezain pixkor, nahiz eta
haren kontzertuetan  ez zituen gitarrak txikitzen. 

Blast From The Past izan zen bere azken diskoa (GH, 2008)

 

 

 

Albisteak

Artikulu gehiago

Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com