Grina eta talentua

28 ekaina, 2023

 

Paul San Martin pianojole eta abeslari ezagunak sortu zuen The Fake Cousins, eta bere ibilbide aberatsak hainbat proiektu eta musikarirekin kolaboratzera eraman du urtez urte (Stay Blues, Mingo Balaguer, Velma Powell, Itziar Yagüe, etab.). Bost disko dauzka editatuat bere izenean, eta gaur egun musika plazako figura garrantzizkotzat daukagu denok blues pianoaren barruan. Jon Aira gazte talentuduna bihurtu da gitarrajole gisa Mojo Hand desagertuekin eta lehen mailako hainbat artistarekin egindako lanari esker (Iker Piris, Noa & The Hell Drinkers…). Javier Shaf San Martin bateriajolea diziplina anitzeko artista dugu, Donostiako musika munduan ongi ezaguna (The Chicken Farmers, The Belates…). Berak lotzen du taldearen soka, plazaratzea sendotu ez ezik beren aurreneko lana musten digun musika-arkeologia ariketa zorrotzean murgilduz, emaitza ezin hobean.

 The Fake Cousins ek lehen pausoa egin du, The Set-Up du izena eta ustekabez, jakin beharreko sekretuz eta dastatzeko aukeraz betetako lana da. Letra larriz idazten den Blues disko bat, bide luze eta oparoa iragartzen duena, Blues izeneko betiereko musika hori maitatzeko grina eta talentua dutenek soilik eskuratzen ahal digutena.

Bidea egingo badugu, lehen pausoa egin behar. Ez du ardura norantz, ezustekoz, ikastekoko sekretuz eta ikusteko soinu-aukeraz betea daukagu bluesa. Aldi berean zaharrak eta berriak diren erreferentzien eta zentzumenen iturri agortezina delako. Horrela ulertzen dute musika mota hau betierekoa dugula jakiteko grina eta talentua duten musikari batzuek.

Paul San Martin pianojole eta abeslari ezagunak sortu zuen The Fake Cousins, eta bere ibilbide aberatsak hainbat proiektu eta musikarirekin kolaboratzera eraman du urtez urte (Stay Blues, Mingo Balaguer, Velma Powell, Blues Train, etab.). Bost disko dauzka editatuat bere izenean, eta gaur egun musika plazako figura garrantzizkotzat daukagu denok blues pianoaren barruan.

Jon Aira gazte talentuduna bihurtu da gitarrajole gisa Mojo Hand desagertuekin eta lehen mailako hainbat artistarekin egindako lanari esker (Iker Piris, Noa & The Hell Drinkers…).

Javier Shaf San Martin bateriajolea diziplina anitzeko artista dugu, Donostiako musika munduan ongi ezaguna (The Chicken Farmers, The Belates…). Berak lotzen du taldearen soka, plazaratzea sendotu ez ezik beren aurreneko lana musten digun musika-arkeologia ariketa zorrotzean murgilduz, emaitza ezin hobean.

Zuzenean grabatua, The set up estilo eta joeren arragoa dela esan genezake, Ipar Amerikako sustraietako musika bezala ezagutzen den horretan kokatua. Egia esan, ozentasun gordin eta organikoa du lan honek, generoaren ezagutza indibidualaren eta bandakideen interpretatzeko trebetasunaren erakustaldia da, eta zehaztasunez egosten dituzte bluesaren tradiziotik abiatzen den edozein lanetan eska daitezkeen osagai guztiak.

Soinuaren zati handi bat Paul San Martinen ezker esku trebean gauzatzen da,    Rag-time klasikoaren erritmoan Script Joplin pianojolearen Maple Leaf Rag teman. Huey Smith pianistaren Rockin Pneumonia lanean hain ohikoak diren New Orleanseko lurrinetan barrena dabil, Big Joe Turnerren klasikora iritsi arte Roll’em Peten.

The Fake Cousinsek bere aukeren katalogo zabala erakusten du, Stevie Ray Vaughn Texaseko gitarrajolea omenduz Pride and Joy abestian, Jon Airaren gitarra sutsua protagonista dela, baita Boots Randolph saxofoijolearen hain ezaguna den Yaketi Axe aldarrikatuz. Eddie Taylor bikaina omentzen du Airaren eskuak Bad Boy teman, baita erregeetako bat ere urre garaiko Bad Signen bitartez, Albert King eta bere Born Under Staxen.

San Martinek maisuki interpretatzen du Shagen ahotsa eta groove bikaina baterian. Hirukoteak Jimmy Rogersen Chicago soinua berreskuratzen du Sloppy Drunk abestian, eta The Doorsena dugun The Spyren bertsio bikainarekin osatzen digute zirkulua.

The Fake Cousinsek lehen pausoa egin du, The Set-Up du izena eta ustekabez, jakin beharreko sekretuz eta dastatzeko aukeraz betetako lana da. Letra larriz idazten den Blues disko bat, bide luze eta oparoa iragartzen duena, Blues izeneko betiereko musika hori maitatzeko grina eta talentua dutenek soilik eskuratzen ahal digutena.

Albisteak

Artikulu gehiago

Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com