GUITAR CRUSHER bluesmana LOS REYES DEL KOrekin batera zuzenean
LOS REYES DEL KO Blues in Berlin
Bluesa ez da musikari oso gazteen jomuga izaten, behar-beharrezkoa da adin bat eta agian halako katarsia gertatzea, sarritan horiexek osatzen baitute oinarririk sendoena musika sinesgarri izan dadin. Baina badira salbuespenak, eta Adrian eta Marcosena begi bistakoa da. Los Reyes del KO bluesaren bide europarrean barrena ibili dira, euren haurtzaroko Santiagotik Madrileraino, gitarra, aho-soinua eta ezinbesteko riff sorta aldean zutela; Madrilen grabatu zituzten aurreneko diskoak eta gero Berlinen jarri ziren bizitzen eta bertan Hot tin roof, maila handiko musikariak lagun, grabatu zuten; disko zirraragarria zen, askotariko ukituekin, funkyak eta latindarrak, euren artearen oinarri den boogie agortu ezinaren gainean eta han eskainitako zuzenekoek aho zabalik utzi zituzten ikus-entzuleak. Horren adibide aurtengo urtarrilean, musikari berezien laguntzarekin Berlingo kluba ospetsuan Live in Yorckschlösschen zuzenean grabatutako diskoa. Maila goreneko musika eta dibertsioa taula gainean.