HAMAIKA KANTARI esanguratsu Lauaxetaren EHUNGARRENEAN

5 urria, 2005


EHUNGARRENEAN HAMAIKA izenpean, Lauaxeta idazle bizkaitarraren inguruan egindako egitasmo musikala izkutatzen da. Duela EHUN urte jaio zela atzekia hartuta, Euskal Herriko HAMAIKA kantari- konpositore esanguratsu bildu dira, bere testoetatik abiaturik, beste hainbeste abesti konposatzeko.
Egitasmoaren zuzendaria Rafa Rueda musikaria izan da; ekoizpena eta konponketa musikalak bere ardurapean joan dira. Uztaila eta abuztua bitartean grabatzen aritu ziren Azkarateko Katarain estudioan Jonan Ordorika teknikariarekin. Nahasketak irailean egin ziren eta Londonen Chris Lewisek masterizatu ondoren, urriaren 18an kalean izango da disko luzea, digipack formato dotorean. Aipatutako kantariez gain, musikari hauek izan dira grabaketan parte hartu dutenak : Rafa Rueda (gitarrak), David Gonzalez (baxua), Rufo Urbina (bateria), Mikel Azpiroz (teklatuak) eta Asier Ituarte (tronboia).
Hitzak, Lauaxetaren olerkiak dira kantuetan eta kantari bakoitzak aukeratutakoa musikatu egin du hamaika uniberto desberdin osatuz.
Zuzenekoetan Edorta Jimenez idazlearen lana izango da eta bertan Argia Gardeazabal(Hortzmuga teatroa) aktoresak izango da taulagainean


Albisteak

Artikulu gehiago

Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com