Hamar Urte Geroago

15 uztaila, 2021

 

Diskoa 2020ko Otsailean
Urdulizko Tio Pepe estudioetan dago grabatuta, Unai Mimenzaren zuzendaritzapean eta funtsean bere instrumentuak
sutsuki maite eta jazz-a bere adar guztietan ikasi, praktikatu eta bihotzez
estimatzen duten lau musikarien bilkuran datza: Marcello, Argentinan jaioa, Nafarroako Unibertsitate Publikoan
burutu zituen bere ikasketak eta egun, Kontserbatorioko Kontrabaxu eta
Inprobisazioko irakaslea da. Horretaz gain dagoeneko 20 bat grabaketa
ezberdinetan parte hartu du bai laguntzaile bai bakarlari moduan eta bereziki
aipagarriak dira lider moduan “Charlie Haden Songbook”  zuzendu eta Javier Lopez Jasorekin batera
konposatu dituen “Pagoda” eta  “Aporía”
maisulanak. Gorka, autodidakta hutsa,
bere bateria edota hammond organoaren freskotasuna edozein eratako talde eta
festibaletara ekartzeko beti prest. Jonathan
Bilbon jaio zen baina Marcello bezala Nafarroako Kontserbatorioko irakaslea
da eta bere pianoaren fintasuna bakarkako nahiz Ennio Pinillos edota Miguel Salvador berarekin batera
ekoiztutako hainbat lanetan barreiatzen da. Azkenik gure protagonista nagusia
eta taldearen liderra, bilbotarra da ere eta gitarra irakaslea Getxoko Andres
Isasi eskolan eta Deustuko Mr Jam-en, eta lauren artean berea da ibilbide
diskografiko zabalena eta oparoena. Subipeko Swing eta Marmara Dxieland Band
taldeetan aritu da eta hainbat sari jaso ditu San Javier (Murcia), Parla edo
Pori (Finlandia) moduko festibaleetan. Bertan eta beste hainbat lekutan Iñaki
Salvador, Gonzalo Tejada, Jesus Sant Andreu, Javier Vargas edo Joaquín Chacón
moduko izen handiekin elkarbanatu du eskenatokia. 2007tik bere taldea lidertzen
du eta mendiekin harreman aberatsa mantentzen du 2012an “Bajo Cero”
dokumentalarentzako musika idatzi zuenetik, Mendifilm festibalaren barnean.

Hamar urte geroago” gailur berri bat da Miguelen ibilbidean.
Bertatik bere iragana eta ondarea harrotasunez begiratzen ditu eta bere bideari
ekin eta gailur oraindik eta altuagotara ailegatzeko prestatzen ari zaigu,
zalantzarik ez dugu. Mendia beti gure zain dugu.

Hamar urte geroago

 

Proiektu
honekin hamar urtean ibili ondoren, aztertu egiten duzu, baloratu… eta
musikan nola eta norekin elkartu nahi duzun erabakitzen duzu. Mendira,
afaritara edo trago batzuk hartzera joatea bezalakoa da… Oso garrantzitsua da
konpainia. Hamar urte eta gero, natura agertu zait nire bizitzan, mendi gisa.
Zer edo zer handi, liluragarri bezala, eszenatoki desertu edo elurtuetara
zaramatzala, arriskutsuetara ere bai. Esker oneko diskoa da hau, esker onekoa
naiz mendiekiko zoriona ekarri didatelako, erakutsi didatelako gailurrak
ahalegin pertsonal baten emaitza direla, gailur guztiek dutela opari
errepikaezina, bakana… Eta hor daudela zain gu haiek bisitatzera igotzeko.

Aneto,
Balaitus, Infernuak, Peña Castil, Torrecerredo… Eskerrik asko zuek ezagutzeko
aukera emateagatik.

 

JUREKENTZAT

 Abesti hau Javier Baraiazarraren enkarguz
egina da (Bilbao Mendifilmeko zuzendaria), Jerzy Kukuczka mendizale handiaren
heriotzaren 30. urteurrenerako. Pertsonaia hori ez zen oso ezaguna, baina
sekulako balentriak burutu zituen. Haren bakarkako batzuk oraindik oso zailak
egiten zaizkigula hasi gara ohartzen. Esaterako, 8.000 metroko gailurrei ekitea
neguan.

GAMUETA

 Linzaren gainetik dagoen baso itxurako
naturgunea da, bakana, bakartia, Ginebral, Acherito, Petrechema bezalako mendiz
inguratua.

ETA
MENDIEK HITZ EGITEN DIZUTE

 Ahots sakon harekin, inoiz atera diren
soinurik ederrenak jaulkitzen dizkizute mugak, haranak, hiriak, herrialdeak eta
ozeanoak zeharkatuz.

ORIZABAKO
ZITLA

 Orizaba mendian (Mexiko) bizi izan zen
txakurtxo baten istorioa da. Magal haietan, 
5.000 metrotik gora, galduak zebiltzan mendizale asko salbatu zituen
Zitla kementsuak. Hila da baina bertan dago, bere ganora eta bere ausardia
eskertzeko hainbat abenturazalek egin dioten omenezko hilobian.

ALLUITZ

 Omenaldi txiki bat gure mendiak gogoan, batez
ere Urkiola kateko gogokoena zaidan honi.

DIAGONAL
HANDIA

 Pirinioetan, Sallent de Gallego herritik
gertu, diagonal itxurako arrakala handia duen mendi bat dago. Igoerarik
ezagunenetako bat. Mendiak Balaitus du izena, eta 3.000ko mendebaldekoena da
kate osoan.

GALSORO
ARTEAN

 Musika itxurako oparia da, ni mundu honetan
egotearen lana hartu zutenentzat. Tierra de Campos-en hasten da istorioa,
behialako abuztu hartan.

 

PEÑA
CASTIL’S ICE CAVERN

 Europa
Mendietako erdialdea leku liluragarria duzue, eta Peña Castil adierazgarri
ederrenetako bat. Igoeran, 2.250 metroko goratasunean eta bidezidor ia ikusezin
batetik ezkerrerantz hartuta, milaka urte dituen  toki bat ageri zaizu, forma askotan
zintzilikatua izotz urdinez. Menderik mende osatu den kobazulo natural honetan
iraganeko oihartzunak entzuten dira. Mamuten orroa, antzinako tribuen
hizketaldiak hormetan jotzen duten ur tanta gisa…

Miguel Salvador

 

Miguel
Salvador
, gitarra            Jonathan Hurtado, pianoa

Marcelo
Escrich
, kontrabaxua       Gorka Iraundegi, batería

*    *     *

 

 

 

Albisteak

Artikulu gehiago

Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com