Harmonika tailerra Joan Pau Cumellasekin

13 azaroa, 2025

BLUES HOTSAK jaialdiaren barruan     www.blueshotsak.eus

Maila guztietan irekia izango den Harmonika tailerra. Bluesetik abiatuta, melodiak, inprobisazioa eta interpretazioa hobetzeko teknikak ikasiko ditugu. Hori guztia ikuspegi praktiko batekin, aldez aurreko ezagutzarik gabe eta jaialdiaren jam session-ean parte hartzeko aukerarekin. Ikasten, jotzen eta harmonikaren grina konpartitzen gozatzeko eguna, instrumentu honen maisu gorenenetako batekin.

Honako arloak landuko dira:

– Akordeak eta blues gurpilaren laguntzarekin

– Aldatutako notak (´bendings´ eta ´overblows´)

– Baliabide teknikoak: vibratoak, “tongue blocking”, glisandoak, trinoak, etab.

– Eskalak ezagutzeko esaldiak eta trikimailuak

– Mikroak, anpliak eta pedalak erabiltzea

Parte-hartzaile bakoitzak C (do) tonuko harmonika ekarri behar du. Horrez gain, beste tonu batzuk ere erabiliko ditugu, hala nola A (la) eta D (re).

Joan Pau Cumellas

Harmonika muga harrigarrietara eramaten duen musikaria.  Bluesa, jazza edo bluegrassa bezalako estiloak konbinatzeko gai da teknika paregabearekin. Zigilu propio bat sortu du, eta horrek bultzatu du Europako harmonika jaialdi nagusietan jardutera nazioarteko lehen mailako artistekin batera.

Harmonikaren barreiatzaile gisa egindako lanek harmonika metodoak, eskoletarako kontzertu didaktikoak, jaialdietarako tailerrak, mundu osoko ikasleentzako ikastaroak eta Espainiako estatuan bakarra eta aitzindaria izatera eraman dute.

Larunbat gauean eta igande goizez Tófol Martinez kitarra jotzailearekin batera joko du festibalean

 

 

BLUES HOTSAK    SORALUZE (Gipuzkoa)

Aurretik apuntatu behar da hona idatziz:    errabal@hotsak.com

Ordutegia:

10:00 – 13:00 Tailerra (1. zatia)

13:30 – 15:00 Bazkaria

16:00 – 18:00 Tailerra (2. zatia)

Albisteak

Artikulu gehiago

Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com