
HOTSAK DANTZAN: aurrerapen biniloa kalean
14 apirila, 2010
Musika irekia, lotsarik gabea eta ludikoa plazaratzeko sortu zuen Gaztelupeko Hotsak-ek Dantza Baltza azpizigilua, eta Hotsak Dantzan 2 bildumak ezin hobeto erakusten du asmoaren nondik-norakoa. Egitasmoaren atzean Jimmy Bidaurreta dago. Dantzarako musikaren arloan (musika elektronikoa, jazz latinoa, salsa…) ibilbide luze eta emankorra du pianista donostiarrak, hainbat taldetako kide gisa (Tumbaito, Ortophonk, Javi Pez Orchestra…; gaur egun Gasteizko Big Band orkestra zuzentzen du) zein ekoizle eta bakarkako egitasmoen egile gisa (azkena, iaz argitaratutakoa Cosmonaut Camel diskoa).
Albisteak