[Ikus-entzunezkoak] Anna Dukken Eibarren
Ugaritzen ari dira taldeak lideratzen dituzten emakumeak eta horren adibide esanguratsua izan genuen igandean Coliseon. Portalea musika klubaren azken saioan Sierra Morenako Anna Dukke kantaria izan genuen.
Beltzez jantzita eta eskarmetuzko hiru musikarik lagunduta bere harrobiko abesti sorta entzuteko parada izan genuen beti amerikar estilo zabalekoak: rhythm & bluesa, rock & billya, rock & rolla…gospela-arekin bukatuz (Mahalia Jackson gogoan).
Biraren azken emanaldia izan Eibarkoa. Aretoa polito bete zen eta entzulego gogotsuak gehiago eskatu eta jaso zuen eta bukatzerakoan kantaria eta taldekideekin – kamisetak eta diskoak tartean- solasteko aukera izan zen. Pozarren eta erritmoak gordeta etxeratu ginen.
Ederrak Portalea klubeko Coliseoko emanaldiak eta interesgarria ordutegia
Hemen kontzertuko argazki-galeria ikusgai
Ikusi hemen kontzertuko bideo-laburpena
Albisteak













