Ilunpe guztien gainetik, bizimina kantagai

21 azaroa, 2017
 

Gorraizea diskoaren hazia aurreko lanean dago, Montoiaren mundu miresgarria izenekoan (2011). Azken hamarkadan Ibon Rodriguez musikari ipurterrearekin (Eten taldeko kide eta Mursegoren azken diskoetako ekoizlea, besteak beste) izan duen harreman estuaren fruitua izan zen disko hura, zeinean lehen aldiz biolontxeloa erabili zuen Montoiak kantuak janzteko. Horrek baldintzatu du hurrengo diskoan eman beharreko urratsa. Eta erronka.

Izan ere, musika-lengoaia horretan sakondu eta hari laukote batekin grabatu du Montoiak Gorraizea. Berriz ere Ibon Rodriguezen ezinbesteko laguntza izan du musikari gasteiztarrak musika klasikoaren esparruan egindako murgiltze honetan, hark sortu baititu hamar abesti hauetarako orkestra moldaketak paperaren gainean. Ondoren Xabier Zeberiok (biolina), Itziar Lertxundik (biolontxeloa), Monika Peinók (biola) y Leire Pikabeak (biolina) jo dituzte Rodriguezen partiturak Fredi Pelaez soinu teknikariaren Pottoko estudioan.

Aurrekoen aldean disko arras ezberdina izan arren, Montoiaren obraren koherentziari eusten dio Gorraizea-k, hala doinuen aldetik nola hitzen aldetik, Montoiaren obran ohikoak diren gaiak aurkituko baititu entzuleak disko honetan: denboraren joana, oroimena, maitasuna, adiskidetasuna…

 
Albisteak

Artikulu gehiago

Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com