inertziaren aurkako gudua
Bosco Hill eta
Rubén Xuarez buru direla, Martin eta Jorge (Los Wavy Gravies, Dead Wood)
anaiekin batera erritmoaren atalean, FAMILY FOLKS taldeak disko bikoitz bikaina
egin du, guztiz ongi zaindutako ekoizpena Óscar Liboreiro-ren lan handiari
esker; izan ere, grabazioan zehar gitarra elektrikoak jotzeaz gain
Hill|Xuarez-en konposizioak gauzatzea lortu du, proiektuko beste kide baten
moduan. Grabaziorako luxuzko kolaboratzaileak izan dituzte oraingoan ere:
Teklatuak (Xabier Vietez), Theremin (Paulo Pascual), Aho soinua (Antonio Tato),
Didgeridoo eta Berimbau (Nando Llera), Zanfona (Javi Casmans), Baxua (B.J.
Turner), Perkusioa (Mauro Comesaña, Javier Reboreda), dimentsio
eta soinu ukitu berriak ematen dizkiotenak taldearen soinu klasikoari.