Instrumentu harmonikorik gabeko boskotea
Denbora kezkabide izan da Hilario Rodeiro bateria jotzailearen tematikan (Santiago de Compostela, 1981), bereziki bere pertzepzioari eta hura agertzeko moduari buruzko unetan. Pausa deritzona pop-rock instrumentalaren, ganbera-musikaren eta jazz esperimentalaren arteko mugan mugitzen da, eta Bobo Stenson, Mats Eilertsen edo Paul Motian bezalako artisten musikaren bideari jarraitzen dio. Pausa, bere izenean argitaratzen duen lehen disko honek etenaldiei eta uneei buruzko hausnarketaren barruan kokatutako obra bat biltzen du. Instrumentu harmonikorik gabeko boskotearen eraketa ezohiko batean, aukeratutako aldi bakoitzaren mamiaz jabetzen saiatzen da pieza bakoitza.
Albuma 10 pieza originalek osatzen dute. Pieza horiek eguneroko hainbat pausaldi eta egunaren une deskribatzen dituzte.
Aukeratutako interprete plantilla, tresna harmonikorik gabeko boskotea, ez da batere ohikoa jazzaren esparruan. Erreferentzia gutxi daude egiazki, Archie Sheppen The New York Contemporary Five edo Bill McHenryk 2009an Village Vanguarden gidatu zuen boskotea. Pianorik edo gitarrarik gabeko hirukote eta laukote klasikoetatik datorren energia berezia lortu nahi izan du egileak formazio honekin, baina urrats bat harago. Tresna horiek gabe, konposizioa eta interpretazioa benetako erronka teknikoak bihurtzen dira. “Betelan harmonikorik” ez egoteak hutsaren sentsazioa areagotzen du, hiru haize tresnen presentziak eta kontrabaxuarekiko distantziak handituagoa. Horrela, soinu paleta anbiguoa sortzen da, baina kontrapuntu eta garapen harmonikorako gaitasun handikoa.
Hilariok laguntzaile dituen musikariak ohiko kideak izan dira eta dira azken urteetan bere beste talde batzuetan, Eneko Dieguez gaztea erantsi zaiela saxo altuan.
HILARIO RODEIRO QUINTETO – Pausa
Juan de Diego, tronpeta eta fliskornoa
Eneko Dieguez, saxo altua
Julen Izarra, saxo tenorra eta sopranoa
Kike Arza, kontrabaxua
Hilario Rodeiro, bateria
Albisteak