Itsas Behera

17 ekaina, 2024

Musikaria, margolaria eta beste diziplina anitzeko artista dugu Eric Surmenian. Kontrabaxu klasiko eta jazzeko formakuntza hartu zuen Marseillako Kontserbatorioan, Jazz Sari Nagusiarekin graduatuz 1996an. Amsterdamgo Goi Mailako Kontserbatorioan berriz, jazz interpretearen cum laude aipamena jaso zuen. Urte hauetan Eric Barret, Guillaume de Chassy, Olivier Ker Ourio, Serge Lazavitch, Diederik Wissels, Erik Vermeulen, Ernst Reijseger, Jasper Blom, David Berkman, Tom Rainey, Perico Sambeat eta Toots Thielemans artistekin jardun izan du, besteak beste.

Hogeita hamar eta gehiago disko grabatzeko eta telebistarako, zinemarako eta dantza konpainia ospetsuenentzat lan egiteko aukera izan zuen jazzeko kontrabaxujole gisa nazioartean egin zuen ibilbidean.

Jazzman karreraz gain, bere jakin-minak askotariko musika joeretan murgiltzera eraman zuen, free jazzetik inprobisazio libreraino, musika klasikoan eta musika indiarrean barrena. Kontrabaxuaren soinu espektroaren esplorazio, hedapen eta esperimentazio lan ederra bururatu du, eta horrek grabaketa berri bat sinatzeko aukera ematen dio erabateko abstrakzioan erori gabe, bakarka, edertasun beteko alegiazko orkestra bilakatzen duela kontrabaxua.

egindako grabaketan, Surmenianek Itsas BeheraMarée Basse ikuskizuna osatzen duten kontrabaxu bakarrerako zortzi pieza entzuteko aukera ematen digu, libretoan sartutako testuarekin eta bonus track batekin.

 

Albisteak

Artikulu gehiago

Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com