Izarrik gabeko zerua

4 otsaila, 2017

Igor
San Juanek (Aretxabaleta, 1970) ez du bere burua kantautoretzat hartzen, nahiago
du melodiak, armoniak eta letrak uztartuz jolas egitea gustuko duen kantu
egilea dela esatea. Hainbat modutan jantzi daitezkeen kantuak sortzen ditu,
estilo eta erritmo diferenteetara egokitzea onartzen dutenak, baina
barren-barrenean pop musikaren esentzia gordetzen dutenak. Igor San Juanen
hizkuntza musikala gertuago dago Jabier Muguruza, Jexuxmai Lopetegi edota Txuma
Murugarren bezalako egileengandik, gitarraz lagundutako kantari bakartiaren
irudi estereotipatutik baino.

Bakarrik
baino nahiago du San Juanek musikariez inguratuta aritzea, eta bere lehen disko
honetarako talentu eta etorkizun handiko musikari gazteak izan ditu alboan. Musikenetik
ateratako hiru musikarik osatu dute luxuzko taldearen oinarria —Juan Sebastian
Vazquez (pianoa), Aaron Castrillo (bateria) eta Txutxi Garcia (kontrabaxua)—,
eta berehala antzemangarria den jazz sonoritatea eman diete San Juanen kantuei.
Horiez gain, Andoni Arana eta Asier Crespo gitarristek eta Mikel Azkarate
saxofoi jotzaileak ekarpen puntualak egin dituzte diskoan, eta Juanan Ros soinu
teknikari zaildua arduratu da taldearen jardun zalu eta sendoa diskoan jasotzeaz.

Albisteak

Artikulu gehiago

Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com