JERONIMO MARTIN HIRUKOTEA : Piedraescrita
15 azaroa, 2006
Talde honetako kideak, Jerónimo Martin (pianoa), Hasier Oleaga (bateria) eta Javier Mayor (kontrabaxua) Musikenen (Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegia) hasi ziren hartu-emanetan. Hainbat saio eta entzunaldi egin ondoren, beren musika egiteko interesa zutela ikusi zuten, jazza beste musika genero batzuekin, musika klasikoa eta flamenkoa, esate baterako, nahasiko zuen musika, hain zuzen ere.
Interpretatzen duten errepertorioak izaera melodiko eta barrenkoia du eta taldeko pianojolearen konposizio eta moldaketetan oinarritua dago. Elkarren artean zerikusirik ez duten Keith jarrett eta Chano Dominguezen arteko unibertso posiblea.