Jimmy Bidaurretaren emaitza berria

27 otsaila, 2012

Izan ere, A aldean, Augusto Alguero konpositore eta orkestra zuzendari katalanak 70eko hamarkadan sortutako eta Marisol kantariak ezagun egindako Tómbola abesti arrakastatsua, eta Burt Bacharach pianista eta pop konpositore estatubatuarraren The Look of Love (1967) balada erromantikoa –Dusty Springfieldek abestu zuen, eta James Bonden saileko Casino Royale filmean azaldu zen kantua– birmoldatu ditu Bidaurretak, Viorica abeslari moldaviarraren laguntzaz. Bidaurretaren ohiko kolaboratzailea da Viorica. Halaber, Bidaurretak berak zuzentzen duen Gasteiz Big Band orkestrak parte hartu du Tómbola-n.

Zinemaren historiako soinu banda ezagunenetako baten egokitzapen harrigarriak zabaltzen du B aldea. Bernard Hermannek Psycho (Alfred Hitchcock, 1960) maisulanerako sortu zuen musikaz ari gara. Bidaurretak musika elektronikara eraman du eta lounge kutsu arin eta entzunerraza eman dio. Azkenik, Bidaurretak konposatutako pieza sentsual batek ixten du diskoa, ser-G izenekoak, eta Serge Gainsbourg kantari eta konpositorean inspiratuta badago ere, Frantziako kantagintzaren izen handiak (Edith Piaf, Jacques Brel…) omentzeko baliatu du Bidaurretak.

 

 

Albisteak

Artikulu gehiago

Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com