Jon Gurrutxagaren proiektu berria martxan

4 martxoa, 2010

Abesteko duen grina asetzeko asmoz, Elgoibarko musikaria duela bi urte inguru hasi zen proiektu honetako kantuei forma ematen. Eta kantu sorta bat bildu zuenean taldea osatzea erabaki zuen. Horretarako aspaldiko lagunekin batu da. Sugearekin lotutako landarean oinarriturik “Sugramas” izenaz bataiatutako bandan Legen Beltzako Ekaitz Garmendia eta Ivan Hernández azpeitiarrak daude gitarra eta baterian eta Andrakan taldean ere diharduen Andoni Mujika elgoibartarra, berriz, baxuan. “Jon & Sugramas” proiektuan rocka izango da nagusi, bluesaren eragina ere nabari da, baina batez ere 70eko hamarkadako rock taldeen eragin zuzena duena. Diskoa grabatzen hasi aurretik  kontzertu batzuk eskaini ditu taldeak motorrak berotzen hasteko. Larunbatean, martxoaren 6an, Arantzako (Nafarroan) Aterpean arituko dira zuzenean. Martxoaren 26an Bilboko Koba estudioan sartuko dira Xanpe soinu teknikariarekin batera beraien lehen diskoari forma emateko asmoz. Estraineko lana maiatzaren hasieran aurkeztuko dute Gaztelupeko Hotsak diskoetxearen eskutik.

Albisteak

Artikulu gehiago

Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com