JULIAN KANEVSKY: kantuak egiten dituen gitarrista
Hamabost urte zituela heldu zen Madrilera Julian Kanevsky (Buenos Aires, 1975). Bertan, freelance gitarrista gisa ibilbide profesional oparo eta emankorra garatzeko aukera aurkitu zuen. Azken hogei urte hauetan hamaika estilotan trebatu da bere gitarra (pop, rock, blues, country, funk, metal, reggae…) eta harengana jo duten musikarien zerrenda luzatuz eta luzatuz joan da. Une honetan Andres Calamaroren zuzeneko gitarrista da.
Diskoa osatzen duten bederatzi kantu labur hauek XX. mendeko sustraidun musika amerikarraren puzzlea osatzen dute:: erritmo latinoak, pop musika, joan den mende hasierako blues akustikoa, blues elektrikoa, rock&rolla…. jo nahi zuen guztia jotzeko eta bere gitarrista kutunenak omentzeko: George Harrison, John Fogerty, James Burton, Wes Montgomery, Chet Atkins, Danny Gatton, ReddVolkaert, Roy Buchanan, Jeff Beck, Jimmi Hendrix…