
KAMIKAZE HELMETS + OIHANE ARANA: Rocka eta bertsoak Soraluzen
Urriak 19 igandea 13:00 Santana kalea SORALUZE (Gipuzkoa)
BIDEAK kultur adierazpen garaikideak
KAMIKAZE HELMETS Gitarrarik gabeko rocka + OIHANE ARANA bertsotan
Rock, blues eta funk emanaldietan estatuko musikari ospetsu eta estimatuenetako bik osatzen dute banda hau. Aurora and The Betrayers, Lisa and The Lips, Anaut, Martha Reeves and The Vandellas, Swamp Dog mailako taldeekin jo dute. Hainbeste gau eta kilometro eginik rock-and-rollean, proiektu propioa burutzea erabaki dute, Led Zeppelin, Black Keys, White Stripes bezalako eraginetatik jasoz, baina gaurko ikuspegia emanez eta egungoari bezain etorkizunari begiratuz Queens of the Stone Age edo Royal Blood bezalako artisten uberan. Eszenaratze paregabea bateriajole kantari batekin; Boham eta Plant arteko eraldaketa moduko bat eta Stevie Wonderren moog baxu sintetizatuak eta Hendrixen whammy gitarra zorrotzak dituen Groove zapaltzailearen arteko katebegi galduarekin batera.

Eta horiek guztiak itzulbiderik gabeko jauzi baterako jantzian… Prest al zaudete?
GABRI CASANOVA. Pianoa, organoa eta konposizioa.
Jazz espezialitatean lizentziatua. Heziketa klasikoa jaso ondoren jazz, blues, funk eta rockaz interesatu zen. Estilo anitzetako talde ugarirekin jo du eta Europa eta Amerikako jokaleku ezberdinetan ibili da. Anaut, The Sweet Vandals, Martha Reeves & The Vandellas, Vinila Von Bismark, Late Motiveko Banda, Ivan Ferreiro eta beste hainbat talde… Egun Loquillorekin dabil biran.
KIKE PARRA. Abestia, bateria, konposizioa eta moldaketa.
Londresko LCCM unibertsitatean lizentziaduna. Bateria 14 urtekin hasi zen era konpultsiboan jotzen. Ahotsarena besterik da, zeharo autodidakta, genetika mota bat… Ez dio muzinik egiten ezein musika genero entzuteari, eta baterista/korista gisa kolaboratu du Espainiako pop taldeekin eta rock taldeekin Ingalaterran. Bestalde, suitzako bandeetako buru izan da abeslari gisa, han garatzen du bere bateria gehi abesle nahas-batza, Europako blues eta jazz jaialdietan joz.
OIHANA ARANA (Eskoriatza, 2001)
Euskal Herriko Unibertsitatean Gizarte Antropologiako ikasketak egin baina era berean bertsolaria eta estilo desberdinetako idazlea ere bada. Berria hedabidean kolaboratzaile gisa egiten du lan.
Sormenera eta oro har kulturara zerk gerturatu zuen oso garbi dauka Oihana Aranak: bertsolaritzak. Izan ere, 9 urte baino ez zituela hasi zen bertso-eskolan eta, ordutik, hainbat plazatan aritu izan da. Bat-batekoaz gaindi, bertso-paperen modalitatea ere landu izan du. Geroago, nerabetan ezagutu zituen ipuingintza eta olerkigintza. Gaur egun, guztietan aritzen da. Literaturan egin dituen lanen artean nabarmentzekoak dira: gaztetxoentzako idatzitako Portuak (Gaumin, 2020) eleberria eta Lazunak Azkazaletan (Susa, 2021) poema liburua.
2022an eRRe bertso emanaldia oholtzaratu zuen beste hiru bertsolari gazterekin batera (Aner Euzkitze, Haizea Arana eta Leire Vargas). Emanaldi horretan bertsolaritza zuten ardatz, baina antzerkigintza, narratiba eta dantzara ere gerturatu ziren, aldarri, kritika eta umoretik.
Albisteak