KARIDADEKO BENTA : Amore, amore
Talde ez ohikoa da Karidadeko Benta. Ez ohikoa taldekideen artean bertsolari bat, aktore bat eta arte plastikoetan aritzen diren bi lagun daudelako; eta ez ohikoa, flamenkotik, Marokoko eta Iraneko doinuetatik edo cha-cha-cha-tik edaten duelako euskal tradizioarekin lotura zuzena duen proiektu bat gauzatzeko.
Bertsoak egiten du Karidadeko Benta osatzen duten kantuen arteko lotura eta egituraren sustraia bertsoan dago eta munduko beste musika askok ere bertsoen neurria dutenez, naturaltasunez gertatzen da harremana
Herri txikietako erromerietan aritzen ziren jazbanen bertsio eguneratua da proposamena. Aretoetan egitekoa, jendea gertuan edukitzeak balio baitu komunikatu eta interelazioa lortzeko. Jon Maia zuzendari, Karidadeko Bentan dagoen funtzioan ez dago aspertzerik.