KARIDADEKO BENTA : diskoa eta zuzenekoa

26 azaroa, 2006


Karidadeko Benta bidegurutze batean zegoen ostatu zaharra zen. Bertan, inguruko bertsolari ospetsuenak elkartzen ziren Dionisos jainkoaren inguruan. Benta hartatik hartu du, beraz, izena Karidadeko Bentak, bertako musika eta festa giroa berpiztuz. Horrela, Karidadeko Benta ere bidegurutze bat da, non garaiko bertso eta koplen ondoan kultura eta estilo ezberdinetako soinuak ditugun. Tradizio aitzindaria eta aire berriak naturaltasunez elkartzen dira taldean

Herri orkestra baten izpiritu eta instrumentazioa du, musikari ibiltariak bailiran, mundu osoko zaporeak banatuz, ekialdeko zingaroak, flamenkoak zein Feliniren pertsonaiak gogoraraziz, Euskal Herrian kokaturik beti ere.

Jon Maia : Ahotsa, bertsoak
Aran Santamaria: ahotsa, klarinetea
Tolo: Klarinetea, tronpeta, saxoak
Jon Manzisidor: lauda, gitarra
Imanol Manterola: perkusioak
Domentx Uzin: Helikoia eta bibolina


Albisteak

Artikulu gehiago

Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com