KARIDADEKO BENTA Galizian, diskoa aurkezten
ZUZENEAN
JON MAIA kantua eta bertsoak
IÑAZIO TOLOSA klarinetea, tronpeta
ARAN SANTAMARIA ahotsa, perkusioak, klarinetea
IMANOL MANTEROLA perkusioak
DOMETX UZIN biolina, helikoia
JON MANZISIDOR baxu elektrikoa, lauda
Duela pare bat urte, beste gauza batzuen artean koplak eta bertsoak kantatzeko Zumaian (Gipuzkoa) sortutako taldea. Euskal Herriko doinuekin nahikoa ez eta Marokko, Iran, Karibe eta Andaluziatik jaso eta konpondu dituzte melodiak eta kantuak.
Ohiko instrumentaziotik aldenduz, perkusioak, klarinetea, tronpeta eta lauda nahasten dira garai bateko orkestren antzera, giro berezia sortu nahian.
2003ko Durangoko Azokan arrakasta haundiz aurkeztu zuten estreineko diskoa.Bertan Txirrita eta Jose Agirre bertsolarien ahotsak nahasten dira Jon Maiaren kantuekin batera eta Zizurkilgo Bentatik bidaia egingo dugu Paris, Ternua edo Brodway-tik berriro ere Zumaiako Askizura bueltatzeko. Ibilbidean Remedios Amaya, Paulino Uzkudun edo Demokrazia moduko petsonaiak agertuko dira modu berezian