KATHERINE DAVIS kantari afroamerikarrak Euskal Herrian eskainiko du kontzertua

23 ekaina, 2010

Jazz eta opera tradizio handiko familia batean sortu zen, Amerikako Estatu Batuetan. Earl Campbell  zuen amaren aldetiko aitona, Louis Amstrong eta Count Basie handien musikaria izandakoa.  Opera ikasi zuen Sherwood Conservatory of Music kontserbatorioan, eta ikastetxe hartan hasi zen bere ahotsaren indar berezia garatzen. Elizako abesbatzarako ahots “bluesegia” zuenez,  Ella Fitzgerald, Nancy Wilson, Dinah Washington, Brook Benton,Howlin´Wolf, Muddy Waters, Mahalia Jackson, Etta James, Aretha Franklin eta enparauei aditzen hazi zen, eta berak ere bizimodu berdina eduki nahi zuela erabaki zuen.

1967. urtean Chicagoko South Side aldean jarri zen bizitzen familia, eta hori erabakigarria izan Katherineren etorkizunari begira, bluesaren eta jazzaren esparruan nabarmen sendotu baitzen haren karrera. Hiri hartan ugari ziren antzokietan antolatzen ziren ikuskizunak, eta Katherinek postu bat erdietsi zuen Kuumba Theatre antzokian,  In the Hearth of the Blues  produkzioaren baitan Ma Rayne eta Bessie Smith abesten hasi baitzen ikus-entzule eta kritikaren aldetik oso harrera ona jasota. Gero etorriko ziren Jazz eta Bluesari emandako klubetan eskainiko zituen emanaldiak eta AEB, Kanada, Mexiko, Karibe, Japonia eta Europan barrena egindako birak. Gaur egun Jazz-blues generoko abeslari garrantzitsuenetakoa da Katherine, eta saihestu ezinezko erreferentzia da Chicagon belaunaldi berrientzat.

Albisteak

Artikulu gehiago

Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com