KEMEN LERTXUNDI : poesia eta kantagintza

23 ekaina, 2008


Kemen Lertxundik (Ondarroa, Bizkaia, 1979) solfeo eta klarinete ikasketak egin zituen eta gaur egun musika irakaslea da. Kantagintza eta poesia jorratu ditu, baina Galdutako zubixak da argitaratzen duen lehen lana. Bi bideak elkar gurutzatu eta lotzen dira bere lanean, non kantuek eta poemek egilearen biografia sentimental moduko bat osatzen duten, giza harreman orotan aurkitzen ditugun sentimenduez hornitua: beldurra, errua, damua, itxaropena, galera, bakardadea… Poesia norbere burua ezagutzeko armatzat hartzen du Kemenek, eta asmo horretara iristeko erabiltzen du. Kontzientzian jotako astinduak dira maiz bere poemak, iraganarekin zorrak kitatzeko eta zauriak sendatzeko modu bat, Gabriel Arestik idatzi zuen hura bere eginez (“Poesia mailu bat da”) eta esperientzia pertsonalaren eremura eramanez.


Albisteak

Artikulu gehiago

Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com