KEU AGIRRETXEA + ESNE ZOPAK
KEU AGIRRETXEA
Keu Agirretxearen ibilbidea jarraitu duenak ezagutzen du musikari ondarrutar hau ez dela geldirik egotekoa, une oro sentimenduak eta emozioak azaltzeko bide berrien bila ari dela baizik. Hilobi, Psychophony eta Etsaiak taldeetan gitarra trash, metal eta hardcore basatiaren zerbitzura jarri ondoren, UEK izenaz jabetu eta bakarkako sorkuntzari ekin zion, lan instrumentalari emana lehen hiru diskoetan, eta rock klasikoko talde bilakaturik azkenengoetan. Tartean, Fjord hard-rock taldea sortzeko astia izan zuen. Orain, izena eta abizena harturik, bera den bezala ageri zaigu, kantautore formatuan, Une akustikoa disko labur baina indarberritzailearekin. Bere kantagintzari darion plazerezko baretasun horretan eragin handia du Keuren ahots melodiko eta atseginak. Kantuan gero eta erosoago eta seguruago ageri da disko bakoitzean, eta are nabarmenagoa da azken konposaketetan.
ESNE ZOPAK
Trikitiak eta panderoak ere, beren xumean, inguruan dituztenak dantzan jartzeko gaitasun izugarria daukate. Nahiz eta azken urteotan erromeriak beherako bidea hartu duen, infernuko hauspoak badu oraindik indarra. Eta bide horretan lerratu nahi izan dute Xabier Solano soinu jotzaileak eta Esne Beltza taldeko lagunek ESNE ZOPAK egitasmoa, trikiti tradizionalarekin osatutako proposamena da. Molde zaharrean jotako pieza berriak biltzen dira bertara. Trikitia (Xabier Solano) eta panderoa (Jon Mari Beasain) beren gordinean. Nahiz eta abesti batzuk DZ taldeko djak zipriztindu, esku soinua eta panderoa dira protagonista nagusiak. Horrela, garai bateko trikitira gerturatzeko Solanok bere buruarekin zeukan zorra kitatzea lortu du. Soinu aldetik trikiti tradizionalera hurbiltzeko ahalegina egin dute, garaiko hotsak erabiliz.
kontzertu gehiago
BILL LYERLY BAND + TRAVELLIN´BROTHERS
Blues, country, swing, rockanroll kontzertua
Urtarrilak 29, ostirala. BILBO. Cotton club. 20:00
ESNE BELTZA + KEMEN LERTXUNDI
Urtarrilak 30, larunbata DONOSTIA. Doka. 20:00
Albisteak