KIM LENZ: zorioneko heldutasuna
Itzuli da Kim Lenz, Los Angeleseko musikagilea, abeslaria eta gitarra jotzailea.
Hogeitaka
urtekoa zela bere Rocket Rocket taldearekin estreinatu zenetik abestiak
konposatzeari emana, Kim Lenzek laster argitaratu zuen bere lehen Ep, Deke
Dickersonen laguntzarekin. HighTone Records disko etxearen arreta piztu zuen
hark eta presidenteak ez zuen Kim fitxatzeko inolako zalantzarik izan. Taldea
Dale Watsonekin partekatuz eta Kim Lenz & The Jaguars gisa, taldeak Europa
osoan eta Estatu Batuetan barrena egin zuen bira, eszenaren funtsezko
jaialdietako karteletan parte hartuz, Viva Las Vegas edo Rockin Race Jamboree,
esate baterako.
Kim Lenzek Jaguars taldearekin (laguntzen zion
taldea) egin du bira bere azken diskoa, ‘Slowly Speeding’, aurkezteko, Roy Orbisonen eta Chris
Isaaken eragina duen diskoa, bai eta David Lynchen giroena ere. Oraingoan esan
daiteke: zorioneko heldutasuna.
Rockabilly koktel horixe
da Kim Lenz, bere abestietan Wanda Jacksonen balada baten doinu bero eta ezti horiek
hartzen dituena, Barbara Pittmanem botere
lizunarekin. Ahotz garratzaren zati hori eransten dio, Janis Martinen moduan,
eta soinu gordin eta bihurri horiez bustitzen du, Billy Lee Riley edo Gene
Vincenten antzera.