Kopla eta errima artean
https://www.pikaramagazine.com/2022/04/carmen-xia-copla-y-rap-para-combatir-las-heridas-abiertas/
2020ko abenduan argitaratu zuen Orguyoça aurreneko singlea, Suzio Tarik ekoizlearekin izandako lehen topaketan. Elektronikak eta koplak eragindakoa agerian uzten duen soinu astunarekin mustu zuen bere diskogintza. Andaluziako emakume langile eta artistei egindako omenaldia da, beren lurrarekiko harrotasun aldarria. Bigarren singlea, La Juani, 2021eko uztailean argitaratu zuen bideokliparekin, rumba funkarekin fusionatuz eta bere paleta lirikoa aberastuz ñabardura umoretsuekin. La Herida, bere estreinako albuma, Andaluziako sustraietan eta memorian egindako indusketa baten erretratua da. Omenaldi liriko eta instrumentala iturriei: bere jaioterria, Camaron de La Isla, La Paquera de Jerez, Marifé de Triana, Ariadna Puello, Mala Rodriguez, etab.